
Lana, familia, eta norberaren bizitza bateragarri egiteak, eragina du ekoizte-antolakuntzan, gizarte-egituran eta bizitza pribatuan.
Enpresek, bateragarritasunaren arazoa konpontzea euren esku ez badago ere, garrantzizko zeregina izan dezakete aldaketa lortzeko, euren erakundeko pertsonen lan- eta pertsona-eremua orekatzeko neurriak ezar ditzaketelako, lana arautzen duten alderdi askotan erabakitzeko ahalmena daukatelarik.
Hortaz, norberaren bizitza, lana eta familia bateragarri egitea garrantzizko erronka da enpresa-munduan: hain zuzen ere, antolaketa-eredu berria lortzea, enpresen lehiakortasuna mantentzen uzteko moduan; eta, aldi berean, enplegatuen eta euren familia- eta pertsona-ingurunekoen bizi-kalitatea eta, horrela, gizarte osoarena, hobetzea.