Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak amaiera eman zion Euskadin familia-bitartekaritzari buruzko erregulazioari, baina esan beharra dago gure Autonomia Erkidegoan, laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, familia-bitartekaritzaren alorrean aitzindariak diren zenbait ekimen garatu direla, sektore publikoak zein gizarte-ekimenak bultzatuta, elkarrizketaren bitartez familia-gatazkak konpontzeari buruzko kultura eta praxia hedatzeko —hau da, familia-gatazkekin zerikusia duten egoerak eraginkortasunez prebenitu eta murrizteko— lagungarri gertatu direnak.
Arauen eta eskumenen ikuspegitik, familia bitartekaritzari buruzko euskal legea kokatzen da, batetik, Konstituzioaren 39. artikuluan (botere publikoek familiaren babes soziala ekonomikoa eta juridikoa ziurtatzen dute, baita seme-alaben babes integrala ere), eta, bestetik, Autonomia Estatutuan jasotako gizarte-laguntzako eskumenetan.
Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak familia-bitartekaritza arautzen du familiaren baitan sortzen diren gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko prozedura gisa, eta, zioen azalpenean, honela dio: “Bitartekaritza, azken batean, prozedura bat da. Prozedura horretan inpartzialak eta arloan adituak diren hirugarren pertsona batzuek esku hartzen dute auzia duten aldeei laguntzeko haien arteko gatazkari adostasuneko irtenbidea eman diezaioten. Bitartekaritzan diharduen profesionalak ez du bere kabuz inolako erabakirik hartzen; auzia duten aldeek berek erabaki behar dute, eta, adostekotan, haiek adostu behar dute beren arteko gatazka hori nola konpondu. Hau da, profesional espezializatu, inpartzial eta independentea da familia-bitartekaria; gatazka duten aldeek eskatuta arituko da, haien artean komunikazio-bideak ireki daitezen ahalbidetzeko, eta, helburu hori kontuan hartuta, familian bizi dituzten gatazka-egoeretarako konponbide asebetegarriak lortzearren, negoziazio-prozedura eskainiko die aldeei. Beraz, bitartekariari ez zaio nahitaez erabakitzeko eta ebazteko ahalmenik esleitu behar.
Lege honetan erabaki da bitartekaritza aplikatzeko eremua zabaltzea, hartara, bikotea, senar-emazteak izan nahiz izatezko bikotea izan, hausten denean sortzen diren gatazkak ez ezik, familia-ingurunean gerta daitezkeen beste gatazka-egoera batzuk ere aintzat hartu ahal izango dira. Horrenbestez, lege honen aplikaziorako aurreikusten diren egoeren artean honako hauek daude: gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkak; familia biologikoaren eta harrera-familiaren arteko gatazkak; mantenua dela-eta senideen artean sortzen diren gatazkak; gurasoek aitona-amonei ilobekin harreman normalizatuak izatea galarazteagatik sortzen diren gatazkak; jarauntsiak, negozioak edo familiako negozioak direla-eta familietan sortzen diren gatazkak edota lege honen ondorioetarako zehaztutako bizikidetza-taldeen artean gatazkak ere.
Familia-bitartekaritzaren jarduera zerbitzu publikoa da, eta zerbitzu publiko eta sozialek bideratuko dute, betiere arlo honetan egin daitezkeen ekimen pribatuei kalte egin gabe; ekimen horiek lege honetan ezarritakoari jarraituz burutuko dira.
Administrazio publikoek herritarrak familia-bitartekaritzaz baliatu ahal izango direla eta zerbitzu hori legeak dioenaren arabera doakoa izango dela bermatuko dute.”
Jarraian, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legearen funtsezko alderdi edota elementu batzuk laburbilduko ditugu.
Bitartekarien Erregistroa. Bitartekarien Erregistroa sortuta, bitartekaritza-lana kalitate-maila jakin batez beteko dela bermatu nahi da, zeregin hori lege honetan eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek egingo dutela eta arlo horretan profesional horiek bakarrik jardungo dutela, kontrolatzeko beharra dagoelako. Beste alde batetik, Bitartekarien Erregistro honen bidez, herritarrek erraz jakin dezakete nortzuk ari diren arlo horretan lanean, hau da, zein pertsonak eskaintzen dituzten bitartekaritza-zerbitzuak, baita eskuragarri dauden bitartekaritza-zerbitzuak zein diren ere.
Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea. Eusko Jaurlaritzan familia-bitartekaritzaren arloko eskumenak dituen sailari aholkuak emateko sortzen da, hori baitu helburu nagusia. Aholkularitza-zeregin hori beteko dela bermatzeko, Administrazio publikoko ordezkariek ez ezik, lanbide-elkargoek, unibertsitateek eta familia-bitartekaritzaren arloan diharduten erakundeek ere osatuko dute aholku-batzorde hori.Familia Bitartekaritzaren Aholku Batzordeari buruzko apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuak arautu du.
Familia-bitartekaritzako zerbitzu integralak Eskumenen banaketaren barnean, Legeak honako eskumen hauek esleitu dizkio familia-bitartekaritzaren alorreko eskumenak dituen sailari:
Garantizará, en colaboración con el resto de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco y en el ámbito de sus competencias, la existencia de servicios públicos integrales de mediación familiar y el acceso de todos los ciudadanos y ciudadanas a los servicios de mediación familiar. Así mismo, fomentará la existencia de programas de iniciativa social relacionados con la materia, siempre y cuando se consideren necesarios para completar las actuaciones previstas por los servicios públicos.
Garantizará la calidad de las actuaciones de los servicios propios de mediación familiar y de las personas que presten sus servicios en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.