Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Familia eta Komunitate Politika

Familia eta Komunitate Politika

Azken eguneratzea: 2011/12/20

Corto y Cambio lehiaketa irabazi duten bi film laburrek gazteriaren gizarte inplikazioa sustatzen dute

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari Loli Garcíak atzo arratsaldean entregatu zituen Bolunta, Erdu eta Gizalde boluntariotzako euskal agentzien eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren lankidetzarekin sailak antolaturiko Corto y Cambio lehiaketaren sariak.

Boluntariotzaren europar Urtea dela-eta, unibertsitateko jendeari zuzenduta dago Corto y Cambio lehiaketa, eta gazteak gizarte-arloan inplikatzera animatu nahi ditu, gauzak alda daitezkeela eta beste mundu bat posible dela adierazteko.

Hainbat irizpide (hala nola mezua, hizkuntzen gazte jendearekiko egokitzapena, genero-ikuspegia biltzea eta originaltasuna) balioetsi ondoren, epaimahaiko kideek Moussa film laburrari eman diote saria, hots, Marina García Morenok, Ignacio Jáuregui Ortún-ek, Mikel González Michelenak eta Juan Gorostiaga Solanak eginiko lanari. Moussa lanak gizartearen pasibotasuna eta egoera hori nola alda dezakegun islatzen du. Zuri-beltzezko metafora bisuala da, ekimen pertsonalean oinarrituriko metafora: boluntariotzarako lehen urratsa. 

Lau lagunentzako Inter-Rail txartel bat izango da Epaimahaiaren Saria, Europako hainbat herrialdetan barrena ibiltzeko baliagarria (GLOBAL PASS).

Bestalde Lukabide Produkzioak etxeak (Beñat Arévalo Asporosa eta Unai Zaballa Clares) eginiko Superheroia / Superhéroe, izenburuko film laburrak www.cortoycambio.net webgunearen bidez botoa eman duen jendearen onespena lortu du. Superheroia / Superhéroe lanak pertsona normal baten historia kontatzen digu, gizartearen egoera hobetzeko ezer ere ez egiteaz nekatuta dagoena, egun batean superheroi bihurtzea erabakitzen duen arte, eta orduan konturatuko da jende asko badagoela gauzak hobetzeko laguntzen duena superheroi izan gabe.

Lau lagunentzako Inter-Rail txartel bat izango da Publikoaren Saria, Europako herrialde batean barrena ibiltzeko baliagarria (ONE COUNTRY PASS).

Gainera, 10 bideo finalisten egileek lehiaketan parte hartu izana egiaztatzen duen diploma bat eta 100 euroko balioa duen opari-bono bat jasoko dituzte, eta bono hori liburuekin, musikarekin edo idazpaperekin trukatu ahalko dute.

Sakatu honako esteka hau film labur irabazleen bideoak deskargatzeko (151 mb-ko artxiboa):


www.cortoycambio.net/prensa/ganadores.rar